viernes, 14 de junio de 2013

MODAREN DEFINIZIOA


Pertsona batean jantzi, osagarri, orrazkera eta orohar norberaren buruaren apainketarako dagoen aldi baterako joera eta ohitura zabala da, hedapenez norberaren jokabidera ere aplikatzen dena. Bereziki marketin-tekniken bitartez sortu eta hedabideen bitartez zabaltzen da.

domingo, 2 de junio de 2013

DONOSTIA FASHION WEEK




DONOSTIA FASHION WEEK

Kontsumo arduratsua eta iraunkortasuna izan ziren ardatzik nagusienak


Donostiak modari lotutako aste propioa izan zuen maiatzean: Donostia Fashion Week (DFW). Profesionalentzako topagune izateaz gain, modaren sektorea aberastasuna eta lana sortutako eragile ekonomiko gisa bultzatzea izan zuen helburu. DFW lehenengo aldiz antolatu zuten  Moda Gipuzkoak eta Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez. Maiatzaren 28 eta 29an Donostiako Zorroaga elizan izan ziren ekitaldiak, eta 31n, Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga museoan.

DFWren ardatza kontsumo arduratsua eta iraunkortasuna izan ziren , eta horren inguruko hainbat ekitaldirekin osatu zuten egitaraua. Gorabidean zeuden tokiko diseinatzaile gazte eta euskal diseinatzaile ospetsuen desfileez gain, jantzigintza, moda eta ekologiari buruzko hitzaldiak, ingurumenaren garrantziaz kontzientzia hartzeko haurrentzako tailerrak eta gai nagusitzat moda duten filmen ziklo bat izan ziren DFWk irauten zuen hiru egunetan.

Erakunde publiko eta pribatuek bat egin zuten DFW antolatzeko: Donostiako Udala, Donostiako sustapena eta Balentziaga museoaz gain, AEG moda eskolak, Adegik, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Nafarroako Ardoak jatorri izenaren kontseilu arautzaileak ere lagundu zuten egitasmoa.

II. Gure Moda Gaur lehiaketa

Moda Gipuzkoa elkartea aurkezteko aprobetxatuko zuten DFW. Modaren industria, diseinua eta merkataritza barne hartzen ditu elkarteak, azken hori Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren laguntzaz.

Iaz Donostiako AEG moda eskolak haren aldetik egin bazuen ere, aurten DFWren egitarauaren barruan sartu dute II. Gure Moda Gaur lehiaketa. Parte hartzaileak gorabidean zeuden bertako diseinatzaile gazteak izan ziren, eta irabazleak 3.000 euroko saria eskuratu zuen. Javier Gonzalez de Durana Balentziaga museoko zuzendaria izan zen  epaimahaiburua, eta moda arloko hainbat pertsonak osatu zuten epaimahaia.